Acceder al contenido principal

Acceder al menu

Ongietorria

CEGAIA datuen konektagarritasun plataforma inteligentea da. Honi esker, GAIAren kide diren ERP sistemen fabrikatzaileen bezeroek fakturak, emate-agiriak, eskaerak eta bere enpresen eguneroko gestioan sarritan erabiltzen diren bestelako dokumentuak elektronikoki trukatu ditzakete.

CEGAIA merkatuko edozein enpresarentzako eta bere gestio prozesuak hobetzeko era automatizatuan dokumentazioa trukatu nahi duen edozein sektoreko edozein enpresarentzako datuen konektagarritasun plataforma balioduna da. CEGAIAren bitartez zure enpresak honakoa egin ahal izango du:

  • Erlazio komertzialak bizkortu. Informazio lorbidea eta dokumentuen gestioa eta izapidea automatizatzeak enpresen karga administratiboa izugarri murrizten du, prozesuak berehala burutuz eta bezeroei zerbitzu hobeagoa eskainiz.
  • Gaur egun zure enpresaren mozkin-marjina gutxitzen duten akatsak ezabatu. Datuak eskuz sartu behar ez direnez, erlazio komertzialetan askotan ematen diren inkoherentziak ekiditen dira (eskaerak, fakturak, etab.), akatsak eta gaizki-ulertuak alde batera utziz.
  • Administrazio kosteak murriztu. Izapideak desagertzen dira (faxak, faktura inprimakinak, artxiboak, etab.) eta metatze espazioa murrizten da. Gainera koste ezkutuak daude: paperezko dokumentuak ordenatzeak urtean 0,18€/dokumentuko koste ezkutu estimatua du; dokumentuak berreskuratzeak langilearen denboraren %10-20a suposatzen du; pertsona/denboraren kostuak urtean 0,60€ dokumentu baino gehiago suposatzen du.
  • Bezeroen poztasun handiagoa. Gestio berberak denbora laburragoan, koste txikiagoaz eta eraginkortasun handiagoaz burutzea. Gainera, hornitzaile eta bezeroei datuak formatu digitalean bidaltzeak balio gehigarria eman egiten die, haien gestio programetan zuzenean integratu ditzaketelako, inolako manipulaziorik gabe.


CEGAIAri buruz gehiago jakin nahi dut Sakatu hemen CEGAIAri buruz gehiago jakiteko: ezaugarriak, helburuak eta sistemaren funtzionamendua.
CEGAIArekin konektatu naiteke? Ze onura lortzen dut? Sakatu hemen CEGAIAren Konektagarritasun Egiaztapen zerbitzuarekin konektatzeko. Bertan zure enpresa CEGAIArekin konektatu daitekeen ala ez baieztatuko da eta ondoren, dokumentu trafiko handiagoa duzun bezero eta hornitzaileak zeintzuk diren adieraziz, lor ditzakezun kostu murrizketen gutxi gorabeherako balorazioa lortuko duzu.
Zein fabrikatzailek jasaten dute CEGAIA? Sakatu hemen zure fabrikatzaileak CEGAIArekin konektagarritasuna jasaten duen ala ez egiaztatzeko ala, zure enpresarentzako ERP software berriaren bila bazabiltza, zein fabrikatzailek jasaten duten konektagarritasuna CEGAIArekin.